Skip to main content
BI AHIZPAK

Kattalin entzün diñat egia segürki
Maitia deitañala hik nahi ideki
Segretik behar dütün bai ützi hareki
Nahi ezpalinbatün olhuak eraiki
 
Maider, enün ebilten ez ihuren ondun
Ez eta huna jiler nahi ihesi jun
Ust'ükhen balinbadün hirik diel’en’ondun
Eztitzañala ützi ebiltera kanpun!
 
Ai hi ahizpa falsia! Ai hi lotsagarri!
Ene zopa hunen jaten bethi izan hiz ari!
Sorthü hintzan axuri izateko ardi
Bena beldür nün egin hizala ahari!

DAMA GAZTE BATENTZAT
Bertso berri batzuek
Dudarikan gabe
Dama gazte batentzat
Komeni dirade
Irun’en serbitzaile
Zeguan mirabe
Baña Naparrua’ko
Alaba zerade
 
Come on, baby, 
spend the night with me
 
Pakete bat bazuen
Nagusiayagandik
Gurasoen etxera  
Eraman du andik
Amak esaten diyo:
“Alde idan emendik
Bestela jipoien bat
Emango diñat nik”
 
Come on, baby, 
spend the night with me
 
Pakete ori zuben
Irun’en artua
Berez naparra baña
Frantzia’n partua
Orren arbolatikan
Datorren frutua
Apaiz egin liteken
Ez da ziertua
 
Come on, baby, 
spend the night with me
Lenbizi Donosti’ra
Gero Donijuana
Barbero ‘ta mediku
Adituengana
Ikusi zutenian:
“Zer daukazu, dama?”
“Operaziyo on bat
Egin biar dit, jauna”
 
Come on, baby, 
spend the night with me
 
Au da mediku jaunak
Esandako itza:
“Erremediyo billa
Zertako zabiltza?
Barrengua galtzeko
Etsaiak dabiltza
Laister sendatuko da
Zuk daukazun gaitza”
 
Come on, baby, 
spend the night with me
 
Dama ori egun batez
Irundik galdu zen
Semia egin omen du
San Juan de Luz’en
Azia bota eta
Frutua eldu zen
Ori konserbatzera 
Saiatu gaitezen
 
Come on, baby, 
spend the night with me
GALDETZEN

Gauari nahi nioke galdetu
Zergaitik ez dituen ene penak
Egunaren argia bezala aienatzen
 
Izarrei nahi nieke galdetu
Zergaitik ez duten ene bihotza
Gauaren iluna bezala alaitzen
 
Haizeari nahi nioke galdetu
Zergaitik maitearen laztanak
Pago hosto igarrak bezala ekartzen
 
Euriari nahi nioke galdetu
Zergaitik ez duen ene egarria
Zelai lehorrarena bezala asetzen
 
Etsaiari nahi nioke galdetu
Zergaitik ez duen herriaren garraisia
Indarkeri ankerraren ordez aditu nahi

MAITEMINDUA

Hamabi urte nituelarik
Hamabi urte maitemindu lehenik
Txori burua
Laguntza eskatzen neri
Maite ninduela erran zuelarik
Banakien ongi ez zela egirik
Boz eztiagatik
Gezurra nik sinetsi
 
Oi, ama, naun maitemindua
Sinesterrazten neure burua
Oi, ama, nola
Oi, ama, naun inozentea
Sinesterrazten neure burua
Oi, ama, nola
 
Hogeitabi urte nituelarik
Hogeitabi, maitemindurik
Buruargia
Bertsoen idazlea
Maite ninduela idatzi zuelarik
Banakien ongi ez zela egirik
Ele ederragatik
Gezurra nik sinetsi
 
Berogeitabi urte nituelarik
Berogeitabi maitemindurik
Pintatzailea
Margo politak egiten
Maite ninduela erakuts zuelarik
Banakien ongi ez zela egirik
Margo politagatik
Gezurra nik sinetsi

IN NOMINE CHRISTI

“Apostoluen Apostolua”
Maria Magdalen deitzen dena
Kristo berpiztua agertu hari lehen
Benedikatua, zu
Gloria

Hiltzailaren ezpata onartu
Santa Perpetua deitzen dena
Seme ttikia bulartzen ari arren
Benedikatua, zu
Gloria

“Liber Divinorum Operum”
Hildegard von Bingen deitzen dena
Elizaren Doktore dotore
Benedikatua, zu
Gloria

Sarako Martira zerura
Maddalen Larralde, deitzen dena
Gilotinan: “Salve Regina”
Benedikatua, zu
Gloria

“Ordinatio Sacerdotalis”
Gizona dun “in nomine Christi”
Andre hauen fede bidez ere
Benedikatua, zu
Gloria

SALDU NENDUEN

Aita nuen saltzaile
Ama diruen artzaile
Anaia Bernardo
Mairu-errira entregatzaile
 
Saldu nenduen
dirutan ere
Aunitzetan dirutan
Neunek pisa-ala
Urretan bi ezti kupeletan
Saldu nenduen
 
Neure alaba
Zer dun orrela nigarrez?
Hire yauntziak eginik
Urre ta zilarrez
 
 Saldu nenduen…

Andre Emili, andre, gora
Orai ez arto-jorra
Ogirik orra hain guti
Zoaz Mairu herrin gora

AMERIKETAKO ITZULIA

Iragan den urteko urriko bortzean,
Amerikarat buruz, ortzegun goizean,
nindoan sendimendu asko bihotzean:
alde batean pena, plazerra bertzean,
zer uzten nuen ta zer hartzen orroitzean.

Ibil aldi hortako aldeko lagunak,
ni bezala nituen denak euskaldunak,
ene kasu berean bidean emanak:
utzirik etxekoak eta beren lanak,
norbaiten ikusterat harat zoazanak.

Nola ibili giren bide luze hortan,
ez naiz egun sartuko xehetasunetan;
bururaino heltzeaz denak amentsetan,
gero zer atsegina gure bihotzetan
jautsi ginelarikan Los Angeles-etan!

Gu jautsi beha zauden gure gidariak,
nik ere han nituen ene bilariak:
arreba ta semea han baitzauden biak,
mement horiek dira hain hunkigarriak,
plazerrezko nigarrez bustirik begiak.

Bilgia nagusia izan arren Chino-n,
ibilia naiz ere ikuska Idaho-n,
koinat iloben baitan gero San Francisco-n;
miserian nintzala ez beldurrez egon,
iragan dut hor gaindi zonbait gau egun on.

Inguratu zauzkitan euskaldun nobleak,
ene bihotz xokotik ez daude gordeak;
gogoan daduzkatan gizon ta andreak,
ene ongi egile parerik gabeak,
merezi nuen baino aunitzez hobeak.

Hau ere erran gabe ez nitaike pasa,
hango biltokietan ikusten den gauza:
garbi agertzen da han euskaldun arraza,
denak gure herriko kantu eta dantza,
gaur ez da hain euskaldun gure aunitz plaza.

Han argia ikusi euskaldun haur asko
entzun ditu euskaraz gu bezala mintzo,
berexkuntzarik gabe neska ta mutiko,
amodio dutenak herri hunendako.
A zer erakaspena hemengoendako!

Gauza hortaz egin dut aunitz pentsamendu:
gure herri maitean zer ikusten dugu?
Gureak diren gauzak ditugu higuindu;
beldur naiz izaite hau nahi bada zaindu,
guk ere behar dugun herritik urrundu.

SANTA AGATA

Jende onak, huna gu huna gu
Kantatu nahi dinagu
Usaia begiratu eta aditu
Santa Agataren kondu

Kintiano pretora gaixtoa
Hartaz agradatua
Gan zitzaion neskaren etxera
Ohaidetzat biltzera

-Agata, Kristau ona haiz ala?
-Ba eta nahi ere
-Ez zain desohore, desohore
-Ohore baizik nere

Jo dute ukabilka, ukabilka
Odola burrus-taka
Agata iduri du arroka
Deusek ezin kordoka

Ostiko, laido zikin-zikinana
Azote, ur irakin
Larrutze su-puntekin, puntekin
Nork iraun hoik denekin?

-Ukan hor berehala
Jesus hire idola!
-Ez dirot sekulan abandona
Ene gatik hil dena!

Besoak lotuak, bihurturik
Zangoak leherturik
Bularrak urraturik, Agata
Hor datza hil-utzirik

Estatu hortan bada, gaixoa
Uzten dute etxera
Gan dezaten hiltzera, Agata
Bere jenden artera

GEROKOA MAITEA

Gerokoa maitea
Ez dinagu gurea
Ez dun inoir sortuko
Baizik ez hiltzeko

Emandako abrigua
Eskolako, gorria
Urteak pasatu dira
Han egon, dilindan

Mundua ikusi nahirik
Maleta prestatu, nik
Bainan memoriorik
Ez du, hautsa baizik

Egindako eskulanak
Kutxarean paratuak
Ongi konserbatzeko
Han egon, ni hil arteo

BADIÑAT XORIÑO BAT

Badiñat xoriño ttipi bat
Ilunabarrero enetzat
Soilik kantuan ari dena

Baina beti udazkenean
Hosto okreak erortzean
Babesik gabe geratzen dun

Ikaratu egiten dun
Adar bilutsietan
Lurralde urrunetara
Joaiten dun hegan

Enaun halere arranguratzen
Melodia ezezagunak
Ikastera joaiten baita

Hegalkadazko bidaiean
Herrialde urrunetara
Itsas zabalaz bestaldera

Datorren hostoaroan
Berriro itzultzean
Ene gozamenerako
Bakarrik kantatzeko