Skip to main content
BAINA BERDIN DIO

Harrizko galtzaretatik
asfaltozko autobidera
gizakiaren bidexka
izan da beti bera.
Maitasun ta gorrotoz
munduak mila bira
odolustuen gorpuak
zagi hutsak baitira.

Baina berdin dio maite
zu eta ni bagoaz
denaren gainetik
gure bakardadearen
zoriontasunean.

Jendea presa handiz doa
ba al dugu helbururik
bizitza agudo egin behar da
ez dago denbora galtzerik.
Ei. lagun, hago ixilik
arazotan izango haiz bestela
ibil denen modura
izan denak bezala.

Baina berdin dio maite
zu eta ni bagoaz
denaren gainetik
gure bakardadearen
zoriontasunean.

Goizero esnatzean
nire aita joaten zen lanera
ala egin zuen beti
txingurrien modura.

Baina berdin dio maite
zu eta ni bagoaz
denaren gainetik
gure bakardadearen
zoriontasunean.

HIRI HARTAN IZAN ZEN

Hiri hartan izan zen
ia maiteminez
lokartzen ginenean
esnez, atseginez
gose aseezinez
hordirik jakin-minez
heriotzaren hatsa
antzeman ezinez

Kalean ganibetak
tabernan babesa
ilargi eta argi
errima traketsa
esku baten zerbeza
etxerako pereza
amildegiratzea
zer gauza erreza

Zure irribarrea
lore basamortu
gudu eremu zabal
izarazko ortu
zure haserrea sortu
ta barkamena lortu
berriz zure azpian
nazazun zigortu

Nik ere maite zaitut
lehenengo aipuan
larru dardarak datoz
ontasun prestuan
atseginen estuan
lamiak apustuan
hankak zabalik eta
bihotza eskuan

HERRIMINA

Hain urrun nago ni sortu
nintzen lurretik
herrimina irteten zait
barne barnetik

Hosto triste eta bakarti
bat naiz haizetan
negar malkotan
hil nahiko nuke
maiteminetan

Oi gure lurra
ezin ikusirik
hain urrun zaude
ez dut argirik, maiterik

Hosto triste eta bakarti
bat naiz haizetan
negar malkotan
hil nahiko nuke
maiteminetan

ZURE BEGIEK

Zure begiek mintzen naute,
zure ahoak beldurtzen nau,
niretzako nahi zintuzket.
Sentimendu mugaezin hau.

Urontzi bat naiz,
nora ezean dabilen urontzia.
Mila arroken kontra jo dut
baina beti korronteak
zure kostaldetara narama.

Zure begiek mintzen naute,
zure ahoak beldurtzen nau,
niretzako nahi zintuzket.
Sentimendu mugaezin hau.

Zu gabe ez naiz ezer,
zu gabe zertarako bizi,
bizitza honetan ditudan helburu guztiak
ez dira ezer lortuz gero
zurekin konpartitzen ez ba ditut.

Zure begiek mintzen naute,
zure ahoak beldurtzen nau,
niretzako nahi zintuzket.
Sentimendu mugaezin hau.

ZERTARAKO MUGAK JARRI

Sasoi beteko mutiko bat nauk
guraso zaharrek hezia
ohituretan itsatsia
neri eskeini hidaken arte
laguntasun berezia
orain higana joan zaidak nire
maitasunaren gezia
jendean akats guzia
elkar maitatu dezakegunik
onartzen ez ikasia.

Kizkurtutako ile iluna
begi berdeen kontraste
mingaina mingainan eske
bere bi ezpain pekatariak
koxkaka jango nituzke
biluztutako gorputz azala
gozamenaren gerizpe
bat diren bi zilbor heste
gizartearen kaiola itxian
elkar maitatzeko aske.

Nahiz erdi gixon ta erdi eme
deitzen diguten ozenki
beraiek"macho" izaki
nahiz eta beste azerakoak
izango gaitukan beti
nahiz ta "marika", "afeminatu"
gisako izenak eduki
alperrik ari dituk hi
zeinek agindu behar ziguk guri
bihotza nori ireki.

Maitea, neska lotsatu asko
gu bezalaxe zebiltzak
jan dizkik beldurran gaitzak
euren herrian fama txarrikan
ez izateko baldintzak
baina gordezka ez ibiltzeko
agintzen dik bihotz mintzak
sentipenak azal itzak
beiratu txarren beldurrik ez dik
maitasunaren zuhaitzak.

Neska mutilen harremanetan
larru gorriz larru gorri
arimaren gozagarri
edonolako harreman mota
da gure aberasgarri
sentimenduak libre behar du
ez arau eta ez neurri
zertarako mugak jarri
eduki ahal dugu apurrik
ez uka behintzat elkarri
zertarako mugak jarri.

GALDETZEN

Gauari nahi nioke galdetu
Zergaitik ez dituen ene penak
Egunaren argia bezala aienatzen
 
Izarrei nahi nieke galdetu
Zergaitik ez duten ene bihotza
Gauaren iluna bezala alaitzen
 
Haizeari nahi nioke galdetu
Zergaitik maitearen laztanak
Pago hosto igarrak bezala ekartzen
 
Euriari nahi nioke galdetu
Zergaitik ez duen ene egarria
Zelai lehorrarena bezala asetzen
 
Etsaiari nahi nioke galdetu
Zergaitik ez duen herriaren garraisia
Indarkeri ankerraren ordez aditu nahi

KONPLIZE DITUT ETA

Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

JOHN ZAHARRA

Etxerako ordua
iritsi zaigu John zaharra
kanta zagun azkena
alaitzeko gure bidea.

Zenbat kanta eta hitz
laguna lagun truke
biharko ere zerbait
utzi beharko genuke.

Ez zaitez hasi orain
maitasunaren eske
ilargiaren lagun
zeruraino joan gintezke.

Gaua iluna dago
ta etxea urruti
lagunarte honeta
galditu nahi nuke beti.