Skip to main content
BETI URRUN

Noizbait jaioko gera egiazko mundu baten altzuan,
esan didatenez bukaerarik ez duen munduan,
ez dugu ikusiko burnizko txoririk lumeen zeruan.
Haurrak barre egiten jaioko bait dira orudan
esta ez da penazko zimurrik izango zahartzaroan.

Noizbait jaioko gera egiazko mundu batetan
non eguzkia ez da itzaliko itsas atzapar artean
suak ixilduko ditu mingain gaiztoak bapatean
loreak jaioko dira askatasunaren katean
eta ez bururik salduko diruaren itzalean.

Baina beti urrun zure maitasuna
beti urrun zure begi eta ile leguna.
Sendaezina da nire bihotz gaisotasuna
ez da inoiz argituko nire gau iluna,
niregan ez bait duzu aurkituko merezi duzuna.

Mundu hortan ez dugu izango maitasun faltarik
ez da egongo gosez hilko den gizabanakorik
ez da ikusiko kolorezko telebistarik
erregeak ipuinetan azalduko dira soilik
eta ez dugu izanen kartoizko lagunik.

Ordulariari geldituko zaizkio orratzak
pozointsuak izango dira larrosaren arantzak
betirako lortuko du orduan oreka balantzak
ez ditu inork debekatuko gure deabru dantzak
eta egi bihurtuko dirade guztion esperantzak.

Baina beti urrun zure maitasuna
beti urrun zure begi eta ile leguna.
Sendaezina da nire bihotz gaisotasuna
ez da inoiz argituko nire gau iluna,
niregan ez bait duzu aurkituko merezi duzuna.

IMAJINATZEN ZAITUT

Imajinatzen zaitut etxetik irteten
erdi lo, erdi lo,
bizitzaz ezer ez dakiten
liburuak besapean.
Eta bihotzean bart gauean
sortu ziren taupadak
ezin eutsiz,
ezin geldituz.

Imajinatzen zaitut kadiran esertzen
erdi lo, erdi lo,
zure eskuak automatikoki
idazten.
Eta bihotzean bart gauean
odolberoz puztutako oroitzapenak
ezin eutsiz,
ezin geldituz.

Imajinatzen zaitut noizbait etortzen
erdi lo, erdi lo,
eta ni zain liburuak
itsasora botatzeko.
Gure bihotzean gaur gauean
berriro elkartuko gaituen denbora
ezin eutsiz,
berriro aldenduko gaituen denbora
ezin eutsiz,
ezin geldituz.

LAU URTAROAK

Udaberria izan zinen
eta ni loretuz.
Poroak hezetasuna irentsiz,
hostoak eguzkiari irekiz.

Udara izan zinen
eta ni edertuz.
Errege kolore guztiena,
estaliz goroldioak dena.

Udazkena izan zinen
eta ni ximelduz.
Ziztuka, azkar, biolentzi ifarra
euria heze bezain zakarra.

Negua izan zinen
eta ni elurtuz.
Xuria zure magalen hotza
eta nik gelaturik bihotza.

GAUAK EZTANDA EGIN DU

Koloreek garraisiek
hartu dute kalea
ez da aitzaki beharrikan
zu bait zara zalea.
Ezin da itxaron lokartuta,
ezin da itxaron, ez hori uka,
bizitza asegarri gertura dadin
bilatu gabe.

Mila figura atsegin
bat bestean aurrean,
keinuren bat egin gabe
behintzat ez zaitez joan.
Ezin da itxaron hau da zita
ezin da itxaron, exerita,
izarrei eskua emanik dantzatzen
saiatu gabe.

Gauak eztanda egin du
kontuz, kontuz.
Zoriontsu gera amets onirikoan
desfasean
maskarak kenduta behingoz
lotsatu gabe.

LO SAKONETIK

Lo sakonetik esnatu eta
paradisua zen nire ondoan.
Bere ileen paradisua
bere ezpainen paradisua
bere bularren paradisua
bere abismo guztien
paradisua.

Lo sakonetik esnatu eta
infernua zen nire ondoan.
Bere ileen infernua
bere ezpainen infernua
bere bularren infernua
bere abismo guztien
infernua.

Ta gogo biziz hil nahi nuen
paradisu bidea hartzeko.
Ta gogo biziz hil nahi nuen
infernuko bidea hartzeko.
Izara artean hil nahi nuen
une hura irentsiz hil nahi nuen
berriro ere bere abismotan
bere abismotan behera
erortzeko.

EGINDAKOAK EGINDA

Egindakoak eginda,
esandakoak esanda,
bizitakoak bizita,
edandakoak edanda,
nahiz ta amesgaizt bera
inguratu sarri
ezin dira barneko grinak
bihurtu harri.

Egindakoak eginda,
esandakoak esanda,
bizitakoak bizita,
edandakoak edanda,
nahiz ta ezin bizi zure
gose ta egarri
ezin zaio bihotz bati
katerikan jarri.

Zoaz bada etorritako bidezidorretik
atera sartutako atetik.
Zoaz bada ta deskuidoan behar ba nauzu
giltza non dagoen badakizu.

Egindakoak eginda,
esandakoak esanda,
bizitakoak bizita,
edandakoak edanda,
nahiz ta nire suak
ez duen ya sortzen kerik
geroztiko bakardadean
ez dut bakerik.

Egindakoak eginda,
esandakoak esanda,
bizitakoak bizita,
edandakoak edanda,
nahiz ta ezin dudan uxatu
zure mamuri
berriz berdin egingo nuke
ez dut damurik.

Zoaz bada etorritako bidezidorretik
atera sartutako atetik.
Zoaz bada ta deskuidoan behar ba nauzu
giltza non dagoen badakizu.

PARIS ZAHARREKO

Paris zaharreko kaleen umela
nire eskua, zure sakela
ezin berotuz giroaren jela
ezin zela
bete sabela
galde usoei bestela.

Trokaderoko indar iturriak
Sena ibaiko brisa bustiak
"Latin" auzoko taberan guztiak
bet-betiak
espagetiak
arraza oro nahasiak.

Metroko jende hotzarekin ezin
inolako har-emanik egin
txiro ta lapur abilekin berdin
Pigalle erdin
emagal izkin
bihotz gabe eta ziztrin.

Egin genuen halere zer onik
ez pentsa dena okerra zenik
etzegoenean eguzki argirik
ilargitik
bai zuk ta bai nik
jaso gendun maitasunik.

ZUTAZ GOGOA DUDANEAN

Zutaz gogoa dudanean
nire harri nireena ezin ba dut hautstu
zerbait behar asma
zu niregana ekartzeko.

Zutaz gogoa dudanean
isil uneak, orri txuria hiltzeko
tintatzen ditut, trinotzen ditu
nere gogoa asetzeko.

Eta banoa,
Olinpora, Parnasora
edo kotxearen atzeko eserlekura,
enfin, zugana.
Ente alguztidun bat banintz bezala.
Euripean, ekaitzpean
zurekin bustitzen,
bustitzen zurekin.

Zutaz goga dudanean
bihotza intxaur azal ttipiz jazten zait
desiren uholdean
balantzaz dantzan salbatzeko.

Zutaz gogoa dudanean
oroitzapena da botikarik onena
baina ez da nahikoa
nere gogo asetzeko.

Eta banoa,
Olinpora, Parnasora
edo kotxearen atzeko eserlekura,
enfin, zugana.
Ente alguztidun bat banintz bezala.
Euripean, ekaitzpean
zurekin bustitzen,
bustitzen zurekin.

ELKARREKIN

Maitasun helburu bat ginen
bera baserrikoa, ni kaletarra.
Handia zen gure maitasun garra
dauden izar orori heltzen.

Gorputzak itsasoak bustiz
bere aurpegiaren azal leuna
zeinen polita zen maitasuna
biok bat ginenean guztiz.

Baina ez zuen luzaro iraun
haziek bat egin bait zuten.
Amets guztiak amaitu ziren
etsipena egin zen gura bizitzan jaun.

Hasi nitzen bada lanean
lantegiko zarata jasanezina
aurrera atera, neure griña
ezin ibili noraezean.

Gure gurasoek bezala
irentsi beharko dut gorrotoa
uxatu zaigu amodioa
noizbait bueltan etor dadila.

Pena hau ahaztu nahi eta ezin
bizitza ez da ona izan gurekin
batak besteari ematen dion
penak mantentzen gitu biok elkarrekin.

EGIA BAT

Egia bat esteagatik
alabak hil behar bazaizkit
andrea bortxatu behar badidate
etxea lurrarekin berdindu behar bazait.
Egia bat esateagatik
nire izena kenduko ba dute
euskal literaturaren
urrezko orrietatik.
Inoiz, inola, inun
ez naiz isilduko.