Skip to main content
ERABIL NAZAZU

Begi malmutzez maitatzen nauzunean
erabil nazazu

Bihar utziko ba nauzu ere
erabil nazazu

Errespetua zor didazunean
erabil nazazu

Hainbeste gustatzen zaizun hori egiteko
erabil nazazu

Zuri bost axola eta niri berdin,
ez diogu inori ezer esango
Baina gau honetan atera ditzagun
kajoitik atzaparrak.

Eta erabil nazazu.

EURIA ITSAS GAINEAN

Gorrotoak mundua du kabi
heriotzak dirua du sega
euskaldunok deserria
atzo eta gaur beti kontu bera.

Ta kulturari erreparatu
gure pasio eta beharra
berriz ote gara deskuidatu?
sartu digute lehengo asto zaharra.

Hau duk hau komeria
azken finean
berriz ere euria
itsas gainean.

Banketxeek diru aterkirik
gogoz dizute alokatuko
kentzeko ba dute aitzakirik
euri zaparra hasten den orduko.

Militante mozorroarekin
asko negozioen mundura
merke-merke erosteari ekin
bai eta saldu nahi duten modura.

Hau duk hau komeria...

Herri zahar honen tristurarako
Odolak bazterrak busti ditu,
Baietz kamarak etortzerako
gorbatadun putreak azaldu!

Baimen eske ohituak gara
nahiz jakin inoiz ez zaigula eman
aurrera jarraitu beharko da
lehengo idi zaharrekin deman.

Hau duk hau komeria...

DESIRAK DIRA

Desirak dira
gure odolaren irakin puntua
desirak dira
donado eta mutxurdinen patua
desira handiak
arnasa bero arazten digutenak
desira txikiak
bost eurorekin asetzen direnak.

Desirak dira
azeriaren zuhurtziaren funtsa
desirak dira
deusezten dutenak arrazoi hutsa
desira gorriak
onartu ondoren gure pekatuak
desira urdinak
lainorik gabeko zeru bihurtuak.

Desira ezkutuak, desira ezkutatuak.

Desirak dira
ez dutenak hozkailurik onartzen
desirak dira
elizara ez direnak inoiz sartzen
desira egoskorrak
bizitoki dute azpiko azala
desira arinak
kasketa bateko malkoak bezala.

Desirak dira
begi ninien dantza urduria
desirak dira
instintuen jukutriaren iturria
desira gureak
arbasoek izan zituzten berdinak
desira sortuak
gure hutsuneak
estaltzeko eginak.

Desira ezkutuak, desira ezkutatuak.

GIZARTEAREN ERAIKUNTZA

Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu,
eta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu.

Nola maite liteke
lan eskaintza bati ezetz esatea
ausardiarik handiena
bihurtu duen gizarte hau.

Nolako koldarkeria behar da
krediturik gabe bizitzea
lorpen bilakatu duen
gizarte hau onartzeko.

Inork ez du aspaldi
auto-stopik egiten
ezezagunei gure konfidantza
eskaintzen ez diegulako.

Arratsaldeko zortzietan
kaleak hutsik geratzen dira
super-merkatuak denbora pasako
gune bilakatu ditugu.

Jendea oraindik ere
ezkondu egiten da
apaizak sakristian dibortzio zoriontsua
opa dien bitartean.

Zer anarkista...

Gurasoek haurrekiko
kontrol poliziala daukate
maitasunaren eta
segurtasunaren aitzakian.

Laster lehen aldiz
larrua jotzera doazenean
gurasoei
abisatuko diete.

Munduaren historian
psikologoaren beharrarekin
hazi diren lehenengo haurrak
sortu ditugu.

Dena eros dezaketen
haur hauek preziorik garestiena
ordaindu diote bizitzari
ilusioa galtzea.

Horregatik niri
ez iezadazue
balore hauek finkatzeko
laguntzarik eskatu.

Zer anarkista...

MILAD MOHAMMED HEMEIDA

Etorri zen ufaka hegoa
desertuko ekaitzen aroa
harrotzera bere gogoa.

Adobezko eraikuntza mutu
Niloren iturri edo laku
Alá Jainkoaren jopu.

Milad Mohammed Hemeida

Siondarren ankerkeri hotzak
pila arazitako hilotzak
sutan musulmanen bihotzak.

Egiptoko mugaldean Rafah
Palestinakoan berriz Gaza
biak estaliz arratsa.

Milad Mohammed Hemeida

Muga zeharkatzen saiatu zen
gauaren iluna profitatzen
baina laster ikusi zuten.

Burua jo zion lehen balak
dardarka zango eta hegalak
hartu zuen lur-magalak.

Milad Mohammed Hemeida

Behin miaketa amaiturik
soldaduak zeuden harriturik
ez baitzeraman lehergailurik.

Hil zen irribarre more batez
hondar finaren gainean ahozpez
azkena izango da nekez.

Milad Mohammed Hemeida

MENDI-GAÑA

Maite ditut gallurrak
argiak ez beste...
Ai, egaztia banintz
gañik-gain nenbilke!

Oi, udaberri-goizez
mendiaren gallurra!...
Oi, aren ametsezko
zorakortasuna!...
Zein ezkutuko indarrez,
zein atseden-egarriz,
zein gorago-yoranez
narakark igana?

Maite ditut gallurrak...

Egiz, maitagarriak
dituk hire basotan?...
Egiz duk arnaskai bat
ezilkortzen duna?...
Egiz, eguzkiaren
leendabiziko muñaz
sortzen duk zorunaren
lore ezezaguna?...

Maite ditut gallurrak...

Ire goi urdiñaren
urre lañotsupean
beeko txikerkerion
azkaia balegok,
arren, aiskide urruna,
otoi, mendi maitea,
negar-aran beltz oni
kendu nazakiok!

Maite ditut gallurrak...

AIRERA DOAN GUTUNA

Lehengoan nire gelan
Garbiketan ari nintzen
Txokotako hautsa kenduz
Paper zaharrak txukuntzen.

Zintak, egunkari puskak,
Zimurtutako paperak,
Kaiera erdi beteak,
Apunteak, saiakerak.

Ta boltsakada bat zabor
Ia bete nuenean
Gutun bat ikusi nuen
Paper guztien artean.

Bilboko mataselloa
Sei urte lehenagokoa
Olatz izeneko neska
Batek idatzitakoa.

Esaten zuen lehenbizi
Agurtu nahi ninduela
Ta nire kantu guztiak
Oso maite zituela.

Zure kontzertuetatik
Bat dut ahaztezinezkoa
Joan den aste nagusian
Zuk Bilbon emandakoa.

Geroztik plaza hartatik
Txistuka banaiz pasatzen
Da beti gau eder hartaz
Naizelako gogoratzen.

Aizu!, jakinmin bat badut
Jakinmina edo duda
Mikel Markez benetan den
Zure egiazko deitura.

Ta bukatzeko froga bat
Eskatzen dizut mesedez
Nirea jaso ba duzu
Zure karta adibidez.

Berriz gutuna irakurriz
Zeharo egin zait hunkitu
Eskaera hain xumea
Ez bainuen konplitu.

Neure buruarekin dudan
Zorra behar dut ordaindu
Zurekin dudanarentzat
Agian baita berandu

Zigilurik gabe doa
Hemen nire erantzuna
Gitarraz eta ahotsez
Airera doan gutuna.

HAIZE GORRIA

Zatoz haize gorria
gure herrialdera
eguzkia paisaiaren
ortzemugara eramatera
zatoz hostoak lehortzera
gorostiak handitu eta lehertzera
intzirika
zatoz haize zoroa
guardasolak okertzera
teilak mogitzera arranoa bezala
hegalak zabal zabalik
ez zaitez ederra izan
ez abila izan zaitez dorpea
zatoz erauz itzazu
jaun andereen maskarak
galeraz itzazu hegaberak zeruetan
zatoz errime
munduko gauzek beren moldea
zein den ahantz dezaten
sosegu zuri guztiak lohitzera
erdu indarrez
zuhaitz zaharren adarrek
eroturik
gure etxeetako ateak
hauts ditzaten

NOLA AHAZTU AMANDA

Nola ahaztu Amanda
kalea bustirik
arin fabrikara
han lanean baitzen
Manuel.

Irria ahoan
euria ilean
bost axola zuri
han zain baitzenuen
Manuel,...

Bost minutu dira
denbora geldirik
bizitza begira
tutuak jo du ta
berriro lanera
zu oinez bazoaz
dena argitzen duzu
bost minutu hoietan
loretu zara.

Nola ahaztu Amanda
kalea bustirik
arin fabrikara
han lanean baitzen
Manuel.

Irria ahoan
euria ilean
bost axola zuri
han zain baitzenuen
Manuel,...

Mendira jo zuen
hain gizon hona zen
sasira jo zuen
ta bost minututan

txikitu egin zuten
tutuak jo du gaur
berriro lanera
asko ez dira itzuli
falta da Manuel.

Nola ahaztu Amanda
kalea bustirik
arin fabrikara
han lanean baitzen
Manuel.

VENGA DE DONDE VENGA

Honek turboporpultsatzaileak
Diseinatzen eta ekoizten ditu
F-18 eta Mirage
Ehiza hegazkinen motorrentzat.

Horrek atzeko fuselajea
Kabina-barnea eta turbinak
Sikorsky S-92
Garraio militarreko helikopteroentzat.

Bolbora, mortairuak, granadak ta bonbak,
Kainoi antiaereoak, fusilak ta pistolak,
Mota orotako arma motz zein luzeak
Ekoizten dira Euskal Herrian.

Nola izango gara ba herri baketsu
Baldin elurra baino zuriagoa den
Beste esku batek heriotza
Batera eta bestera esportatzen badu.

ETAk hiltzen duen bakoitzeko
Minutuko isiltasuna eskatzen bazaigu
Zenbat ordu gorde behar ditugu
pilatosen beste esku zuri horrek
Eragiten dituen hilen alde.

Baina orduan egun osoan
Egon beharko genuke isilik,
Baina orduan egun osoan
Egon beharko genuke mutu.

JOHN ZAHARRA

Etxerako ordua
iritsi zaigu John zaharra
kanta zagun azkena
alaitzeko gure bidea.

Zenbat kanta eta hitz
laguna lagun truke
biharko ere zerbait
utzi beharko genuke.

Gure emaztetxoak
lo harturik leudeke
ai zer gau goxoa
ezkonduta bageundeke.

Ez zaitez hasi orain
maitasunaren eske
ilargiaren lagun
zeruraino joan gintezke.