Skip to main content
ZURE BEGIEK

Zure begiek mintzen naute,
zure ahoak beldurtzen nau,
niretzako nahi zintuzket.
Sentimendu mugaezin hau.

Urontzi bat naiz,
nora ezean dabilen urontzia.
Mila arroken kontra jo dut
baina beti korronteak
zure kostaldetara narama.

Zure begiek mintzen naute,
zure ahoak beldurtzen nau,
niretzako nahi zintuzket.
Sentimendu mugaezin hau.

Zu gabe ez naiz ezer,
zu gabe zertarako bizi,
bizitza honetan ditudan helburu guztiak
ez dira ezer lortuz gero
zurekin konpartitzen ez ba ditut.

Zure begiek mintzen naute,
zure ahoak beldurtzen nau,
niretzako nahi zintuzket.
Sentimendu mugaezin hau.

ESKOLAKO LANAK

Eskolako lanak tabernetan
egiten dituzten neskatxak
gustatzen zaizkit,
burua makurtzen dute liburuetara,
ordua begiratu,
komunera jaikitzen dira jertseari tiraka,
tititxo gozoak nabarmentzen zaizkie,
edozein zakil bufandaz inguratuko
luketen alutxoak,
beren gorputzetako orri bakan eta leunetan.

ZERTARAKO MUGAK JARRI

Sasoi beteko mutiko bat nauk
guraso zaharrek hezia
ohituretan itsatsia
neri eskeini hidaken arte
laguntasun berezia
orain higana joan zaidak nire
maitasunaren gezia
jendean akats guzia
elkar maitatu dezakegunik
onartzen ez ikasia.

Kizkurtutako ile iluna
begi berdeen kontraste
mingaina mingainan eske
bere bi ezpain pekatariak
koxkaka jango nituzke
biluztutako gorputz azala
gozamenaren gerizpe
bat diren bi zilbor heste
gizartearen kaiola itxian
elkar maitatzeko aske.

Nahiz erdi gixon ta erdi eme
deitzen diguten ozenki
beraiek"macho" izaki
nahiz eta beste azerakoak
izango gaitukan beti
nahiz ta "marika", "afeminatu"
gisako izenak eduki
alperrik ari dituk hi
zeinek agindu behar ziguk guri
bihotza nori ireki.

Maitea, neska lotsatu asko
gu bezalaxe zebiltzak
jan dizkik beldurran gaitzak
euren herrian fama txarrikan
ez izateko baldintzak
baina gordezka ez ibiltzeko
agintzen dik bihotz mintzak
sentipenak azal itzak
beiratu txarren beldurrik ez dik
maitasunaren zuhaitzak.

Neska mutilen harremanetan
larru gorriz larru gorri
arimaren gozagarri
edonolako harreman mota
da gure aberasgarri
sentimenduak libre behar du
ez arau eta ez neurri
zertarako mugak jarri
eduki ahal dugu apurrik
ez uka behintzat elkarri
zertarako mugak jarri.

MARINELAREN BAKARDADEA

Hogei urterekin alde egiten
gurasoekin ez ongi
bizi nahia baina lotura
burua oraindik duzu argi.
Marinela izan nahi eta
amets hori beti buruan
buruan bakarrikan balitz
baita ere bihotz barruan.

Hogeita bat urte eskasekin
bete zenuen ametsa
zazpi itsasoak zeharkatuz
handituaz bizinahia.
Mila emakumeren gorputza
sarritan izan duzu
baina ez duzu hauetako baten
arima inoiz ezagutu.

Hirurogei urte konplitu
jadanik zaude trakets
indarrak galdu dituzu eta
itsasoa uzteko prest.
Zahartzaroarekin batera
ideiak dira aldatu
eta mundua zure inguruan
egin zaizu ezkutatu.

Portuan utzitakoaz
gaur sentitzen duzu pena
lurrak bai baititu hainbat gauza
itsasoak ez duena.
Itsasoa zen zure maitale
lurrean arrotz zara
ezin inori pena hau kontatu
ta itsasoa ezin maita.

BUFANDA EHULEA

Egizkiguk bufandak marihuanaren kearekin
serietatea nagusitzen bada,
egizkiguk bufandak marihuanaren kearekin
gure umorea babesteko.

Txikitatik hasi zitzaizkidan
estudiatzeko esaten
baina bokazio batek nindun
okerrera aztoratzen
denbora zertan pasatzen dudan
esango dizuen ozen
belarretan etzanda
belarra erretzen.

Egizkiguk bufandak…

Ez dut hemen nik alferkeria
goraipatu nahi debalde
baina ezer gutxi aurkitzen det
lan-ordutegien alde
nire gauak nolakoak diren
egunsentiari galde
bizi gera pazik
ezer egin gabe.

Egizkiguk bufandak…

Marihuanaren kearen bidez
mintzo gera zuhaitzekin
ez baigara batere fidatzen
banketxeen hizkuntzakin
erreta gaude jende mordo bat
kapitalismoarekin
porroa piztuz
kanta denok gurekin.

Egizkiguk bufandak…

IMAJINATZEN ZAITUT

Imajinatzen zaitut etxetik irteten
erdi lo, erdi lo,
bizitzaz ezer ez dakiten
liburuak besapean.
Eta bihotzean bart gauean
sortu ziren taupadak
ezin eutsiz,
ezin geldituz.

Imajinatzen zaitut kadiran esertzen
erdi lo, erdi lo,
zure eskuak automatikoki
idazten.
Eta bihotzean bart gauean
odolberoz puztutako oroitzapenak
ezin eutsiz,
ezin geldituz.

Imajinatzen zaitut noizbait etortzen
erdi lo, erdi lo,
eta ni zain liburuak
itsasora botatzeko.
Gure bihotzean gaur gauean
berriro elkartuko gaituen denbora
ezin eutsiz,
berriro aldenduko gaituen denbora
ezin eutsiz,
ezin geldituz.

BAINA BERDIN DIO

Harrizko galtzaretatik
asfaltozko autobidera
gizakiaren bidexka
izan da beti bera.

Maitasun ta gorrotoz
munduak mila bira
odolustuen gorpuak
zagi hutsak baitira.

Baina berdin dio maite
zu eta ni bagoaz
denaren gainetik
gure bakardadearen
zoriontasunean.

Jendea presa handiz doa
ba al dugu helbururik
bizitza agudo egin behar da
ez dago denbora galtzerik.

Ei. lagun, hago isilik
arazotan izango haiz bestela
ibil denen modura
izan denak bezala.

Baina berdin dio maite
zu eta ni bagoaz
denaren gainetik
gure bakardadearen
zoriontasunean.

Goizero esnatzean
nire aita joaten zen lanera
ala egin zuen beti
txindurrien modura.

Baina berdin dio maite
zu eta ni bagoaz
denaren gainetik
gure bakardadearen
zoriontasunean.

EA TOPATZEN ZINTUDAN

Jantzi nuen neguko arropa
ea topatzen zintudan
elur artean, euri artean,
edozein ekaitzetan.

Jantzi nuen abiadore jaka
ea topatzen zintudan
lanbro artean, laino artean,
edozein zerutan.

Jantzi nituen mendiko botak
ea topatzen zintudan
ira artean, ontto artean
edozein zuhaitzpean.

Jantzi nuen eskafandra
ea topatzen zintudan
plankton artean, koral artean,
edozein ozeanotan.

Jantzi nuen astronauta trajea
ea topatzen zintudan
izar artean, astro artean,
edozein konstelaziotan.

Jantzi nituen bakero zulatuak
ea topatzen zintudan
taberna artean, jende artean
edozein herriko jaixetan.

GIZARTEAREN ERAIKUNTZA

Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu,
eta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu.

Nola maite liteke
lan eskaintza bati ezetz esatea
ausardiarik handiena
bihurtu duen gizarte hau.

Nolako koldarkeria behar da
krediturik gabe bizitzea
lorpen bilakatu duen
gizarte hau onartzeko.

Inork ez du aspaldi
auto-stopik egiten
ezezagunei gure konfidantza
eskaintzen ez diegulako.

Arratsaldeko zortzietan
kaleak hutsik geratzen dira
super-merkatuak denbora pasako
gune bilakatu ditugu.

Jendea oraindik ere
ezkondu egiten da
apaizak sakristian dibortzio zoriontsua
opa dien bitartean.

Zer anarkista...

Gurasoek haurrekiko
kontrol poliziala daukate
maitasunaren eta
segurtasunaren aitzakian.

Laster lehen aldiz
larrua jotzera doazenean
gurasoei
abisatuko diete.

Munduaren historian
psikologoaren beharrarekin
hazi diren lehenengo haurrak
sortu ditugu.

Dena eros dezaketen
haur hauek preziorik garestiena
ordaindu diote bizitzari
ilusioa galtzea.

Horregatik niri
ez iezadazue
balore hauek finkatzeko
laguntzarik eskatu.

Zer anarkista...

ETZERA

Etzera nire ametsetako printzesa
baina etzaude gaizki.
Etzera izarretara eraman nahi nuen hura
baina galduko gera gauean.

Etzaitut engainatzen
maite zaitudala esaten ba dizut,
baina etzazu espero nik zu
ilargira eramango zaitudanik.

Egia esanda ez dago bibolin musikarik
txosnetako zarata besterik ez.
Ez gaude urrez ta zilarrez jantziat
baina musuak gozoak dira.

Etzaitut engainatzen
maite zaitudala esaten ba dizut,
baina etzazu espero nik zu
ilargira eramango zaitudanik.

Bihar betiko lekuetan gurutzatzen bagera
ez begiratu lurrera,
irribarre iheskor batez agurtuko zaitut
bizitza aurrera doa.

Etzaitut inoiz engainatu
maite zaitudala esan ba dizut,
baina jakin ezazu
noizbait ilargira bazoaz
han aurkituko nauzula.

OIANONE

Gelan sarthu ginenian
Gauerditan, ilhunean,
Mundua egin zan mutu
Zuten izarrek kantatu,
Biok etzan ginenean.

Oianone! Oianone!
Gau hunetan zaitut ene
Larru legun eta zuri,
Bulhar samur, sabel guri,
Nire neska Oianone.

Ezti bakhanez bethea
Zure matxantto maitea
Urtzen zan ene ahora,
Zabalik lore antzora
Eta gozokiz bethea.

Zure baratzeko borthan
Arrotz batek jo du. Bertan
Sarbidea emaiozu
Zama bat baithakar pisu,
Ez dezazula utz borthan!

Gauko oihanetan lasterka
Zure gainean zaldizka,
Behor zalhu eta bizkor,
Gau-bideetan gaindi, mozkor
Banaramazu lasteraka.

Ezpain likhits, esku lizun,
Atseginetan jakitsun,
Bulharretik belhaunera
Haragi biok ikhara,
Jauzten zaitut, neska lizun!

<Gora izan hadi, Suge,
Hi haizenik ene Rege,
Hi haizenik ene Jainko
Gau huntan eta bethiko,
Urrhe-buztanezko Suge!

Hathorkit berriz laztanik;
Janhari gozo badut nik
Ene baratzean are
Ezti gehiagorik Hire,
Bil ezak berriz laztanik.

Suge laztana nekathu
Zan, ordea… loak hartu…
Ezti-loreetan etzanda
Atseden hartzen ari da,
Gaixoa baita nekhatu.

Ene maitea, moxu bat
Has dezantzat bertze hainbat!
Sugea baitatza lotan
Indarren bihurtzekotan
Oi! emaiozu moxu bat..

LAU URTAROAK

Udaberria izan zinen
eta ni loretuz.
Poroak hezetasuna irentsiz,
hostoak eguzkiari irekiz.

Udara izan zinen
eta ni edertuz.
Errege kolore guztiena,
estaliz goroldioak dena.

Udazkena izan zinen
eta ni ximelduz.
Ziztuka, azkar, biolentzi iparra
euria heze bezain zakarra.

Negua izan zinen
eta ni elurtuz.
Xuria zure magalen hotza
eta nik jelaturik bihotza.

DENA HANKAZ GORA

Lehen,
zure etxean sartzerako
kandelak piztu ta haien argi gorriz
margotzen zenituen pertsianak.

Lehen,
kafea nire eskuetan utziz
dena jiratzen zenuen hankaz gora
gustora sentitu nendin.

Ni zure gainean ta
dena hankaz gora
zu niri begira
kattagorri bat gogora.

Gero,
zure etxean sartzerako
Van Morrisonen ahotsak gela lanbroz
betetzen zuen etengabe.

Gero,
uzkur begiratzen zenidan
ea baso urrunetan galdurik
ibili denaren ikara neukan.

Ni zure gainean ta…

Orain,
zure etxea uzterako
kafea dakarkidazu ohera ta
nire aurrean janzten zara.

Orain,
gorputz hori nik neronek
biluztu nuela ahantz ez dezadan,
zu gabeko egunen memorian.

Ni zure gainean ta…

JOHN ZAHARRA

Etxerako ordua
iritsi zaigu John zaharra
kanta zagun azkena
alaitzeko gure bidea.

Zenbat kanta eta hitz
laguna lagun truke
biharko ere zerbait
utzi beharko genuke.

Gure emaztetxoak
lo harturik leudeke
ai zer gau goxoa
ezkonduta bageundeke.

Ez zaitez hasi orain
maitasunaren eske
ilargiaren lagun
zeruraino joan gintezke.