Hiri hartan izan zen
ia maiteminez
lokartzen ginenean
esnez, atseginez
gose aseezinez
hordirik jakin-minez
heriotzaren hatsa
antzeman ezinez
Kalean ganibetak
tabernan babesa
ilargi eta argi
errima traketsa
esku baten zerbeza
etxerako pereza
amildegiratzea
zer gauza erreza
Zure irribarrea
lore basamortu
gudu eremu zabal
izarazko ortu
zure haserrea sortu
ta barkamena lortu
berriz zure azpian
nazazun zigortu
Nik ere maite zaitut
lehenengo aipuan
larru dardarak datoz
ontasun prestuan
atseginen estuan
lamiak apustuan
hankak zabalik eta
bihotza eskuan
Gure herriko ipuin zaharrek
eman zioten dotea
eguberria iragartzeko
tripa haundi arlotea
makilajean egin diogu
operazio fuertea
Olentzeroren zakua dator
produktu berriz betea
Eguberria ta kontsumoa
uztartu dira elkarri
telebistako haurren ordutan
konturatzen gara sarri
Olentzerori esan diote
gure enpresara etorri
Eguberria guk saltzen dugu
zuk ipuin kutsua jarri
Eguberrien sinbologia
guztiz eguneratuta
gaztainak pipa eta zakua
daude oso atzenduta
koloretako kaja txiki bat
zinta batean bilduta
zu goxatzeko egina dago
zorionak jartzen du ta
Iragarki ta katalogotan
haurraren gogoa bete
amona osaba izeba ama
dendako eskaparate
denen artean biltzen ditugu
dozena ta erdi pakete
kajak ekartzen ez dituenak
haurrik ez ote du maite
Gauzak kostata lortzen direla
ikasiz behar da hezi
aurretik lana eman izanak
egiten ditu berezi
elur txuria besterik ez da
zerutik lurrera jauzi
baina ezin da eskatu eta
ezin da dendan erosi
Osten dira ametsak
kolore guztitakoak.
Osten dira amoranteak,
ta osten dira autoak
Osten dira imintzioak,
gupida erakustekoak.
Osten dira liburuak,
gurutzegramak egitekoak.
Guk, ekibokazioz,
Kaxa huts bat ostu dugu
Eternitatea ostu beharrean.
Osten dira etxeak
Jabetza eskubidea da
Osten dira herrialdeak
Ezin konta ahala modutan.
Osten dira sagarrak
Arbola edo dendatatik
Osten dira alegrantziak
Aldaketa kimiko batez.
Guk, ekibokazioz,
Kaxa huts bat ostu dugu
Eternitatea ostu beharrean.
Osten dira hegazkinak
aireportuetakoak
Osten dira banketxeak
"manos arriba esto es un atraco"
Osten dira oroitu naiz
futbol partidak azken minutuan
penalti injustu batekin
nazio oso bat negarrez
Guk, ekibokazioz,
Kaxa huts bat ostu dugu
Eternitatea ostu beharrean.
Afaltzen ari ziren
urrun, gertu, lauso,
mutila barnekiro
neska oso mantso
neurriz mintzatzen ziren
moteltasun doblez
laneko kexuz eta
gai inportanteez
Bere irribarrea, neskatxarena,
ideia bat zen, iragarki bat,
proposamen bat, zirrikitu bat
bere begirada, mutilarena,
ikerle bat zen, apunte hartzen,
ea begiak, marroiak ziren
Irtetean airea
hotza zetorrenez
eta neskak hanketan
sandaliak zeuzkanez
behatz txuri tristeak
izoztu aurretik
ez zen etxera igo
beste aukerarik
Bere bisajea, mutilarena,
pazientzia zen, isiltasuna
berri bakarra, hotzaren presa,
bere etxe hutsa, neskarena,
gonbidapena, babes goxoa,
konfiantza ta kafe beroa
Batek froga: ta lotan
geldituko banintz?
ta besteak ta lotan
geldituko bahintz!
ez al didanan hori
bi aldiz esaten!
eta lotan zergatik
ez haiz ba gelditzen...
Bere behatz hotzak, neskatxarenak
arrats biluzi eternal baten
lehen susmoa baino ez ziren
ta bere ezpainak, mutilarenak,
gustu lotsatiz gelditu ziren,
lotsarik gabe musukatzera
Nork esan behar zuen
arratsalde hartan
gaizto amorratua den
amodioaren baitan
galdu behar zutenik
lotsaren mintzoa
beraiek izanda hain
bikote zintzoa
Ez zekien idazten soldadu joan arte
bere sinaduraren marratxo sakona
azkazalez egindakoa bezala da
traktore baten kristal izoztuan
Urduri jartzen du telefono hotsak
ez da inoiz sartzen atea jo gabe
hiriko zapatekin, txakurrak ez ditu usaintzen
hitz egiten du baina, oso gutxi
Bizitzaren haizeak jan zizkion hitzak
eskuak zartatzen zizkion bitartean
putzuak zulatzen ta teilatuak eutsiz
halakotan komeni da ahoa ixtea
Ezin du halere txerri-hiltzen ikusi
haragia jaten du, hobe errea bada
ardoak izan behar du beti merkea
orduan edaten du trago luzetan
Uste dut laguntzen diola irensten
inoiz kontatuko ez duen istorio bat
tximiniko suari so dagoenean
tren batean doa urrun elurretan barrena
Hartuko nuke eskutik nire aita delako
baina maitasunak izutu egiten du
otso beltz baten hatsak bezala
otso beltz baten hatsak bezala
Gu gehienean gabiltza hemen
Esna ere ametsetan
Beti pentsatzen beragan eta
Euskal Herriko gauzetan
Askok dionez bizi gerade
Txit toki aberatsetan
Baina ez dago Donostiarik
Gure lurrean bestetan
Ameriketan ikusten ditut
Zenbait euskaldun andare
Bizi direnak beren lurrari
Aitormenik eman gabe
Baina ez dute ezagututzen
hoiek barkatuak daude
Nik Donostia eskatuko dit
Paradisura joanda ere
Euskal lurreko lore baratza
Zeruko ihintzez bustia
Beste izar ta argi guztiak
Itzaltzeko eguzkia
Zure berdinik inoiz ez duzun
Bihotzeko Donostia
Nork du mingaina zu goitetzeko
Merezi duzun guztia
Donostiako ziudadia
Hirutxuloko huria
Etxean zuen perlik onena
Jainkoari isuria
Zahartzen direnen alatzailea
Gazte guztien nobia
Zerua zer den ez dakit baina
Zu zera nire gloria
Urruti zaude eta zaila da
Ni zugana iristea
Horrenbeste nahi dizun batentzat
Zer bizimodu tristea
Alaibide bat bakarra daukat
Ametsetan sinistea
Zu ikusteko nonahi aski dut
Nire begiak ixtea.
Ahaztu itzazu hitz zikinezko labanak
ahaztu ditut sexurik gabeko gauak
ahaztu itzazu botata dauden arropak
ahaztu ditut zurrungak eta almoadak
Ahaztu itzazu ihesaldi sekretuak
ahaztu ditut zure haur hilen izenak
ahaztu itzazu garagardo itsasoak
ahaztu ditut gezurretako egiak
Baina ez ahaztu nire musu zintzo eta landuak
nik ez ditut ahaztuko zure minen kantu hiltzaileak
baina ez ahaztu ereindako urezko lubakiak
nik ez ditut ahaztuko azal azpiko laztan xinpleak
Ez ahaztu, ez ahaztu
ez ahaztu, ez ahaztu
zeren ahazten badituzu
Ez ahaztu, ez ahaztu
orduan ez baituzu gogoratuko
nor naizen
nor zaren
Buenos Airesko euriak
abenida zabaletako
arbolak inarrosten ditu
eta horrekin batera
nire haurtzaroa ere
astindu egiten du
Buenos Airesko euriak
ni ume moko bat izan nintzelako
Caferatta kalean
untzi batetik jaitsi nintzen
portu ezezagun hartan
amaren magaletik
mundu epelago baten
besoetara nindoala
esan zidan
Buenos Airesko euriak
Buenos Airesko euriak
kale hauetan zabuka ibilia naiz
amodioen atzetik
Puerto Maderoko moiletan
izerdia isuri dut
eta trenetan
ihesi joan naiz
labanetatik baina beti
lasaitu izan nau
Buenos Airesko euriak
Buenos Airesko euriak
sarritan estali ditu
mozkor txarreko gau amaigabeak
nire etxe ziztrinetik
ateratzen nintzen bere
laztanen bila
Buenos Airesko euriak
hemen hil nintzen
kafetegietako distiratik urrun
ez tangorik nire omenez
ez eta toparik nire
arimaren alde
itzuli beharra neukan
zorion izpi baten zorra
zeukan nirekin
Buenos Airesko euriak
Buenos Airesko euriak
eta gaur kafetegi honen epelean
tangoak entzunez
aspaldiko gixaixo haren
omenez kopa altxatuz
txanpainez topa
bihotz muinera
iritsi zaidan zirrararen
zoriona oparitu dit
Buenos Airesko euriak
Dena kaosa denean
zu mundua, mundua zu
tarte bat hartu ezazu
eta lurraren gainean
eseri atsedenean
zure gogoa itzali
betazalekin estali
begiak, sakon arnastu
mundurik badenez ahaztu
eta begiak irauli
Dimentsioak apurtu
espazio infinitu
baten erdian sentitu
puntu txiki bat bihurtu
ta ordulari bat urtu
kuartzozko hautsen peskizan
ta landare baten gisan
hustu zaitez pentsamenduz
kontzientzia mantenduz
soilik egon eta izan
Hain dira irrazionalak
mundu bateko ateak
ta errealitateak
hain dirudi erreala
nola sinistu itzala
dela mundu baten funtsa
dena ilusio hutsa
itzal txinatarren saio
esentziaren karraio
baino ez dela gorputza
Beste mundua estali
itzuli puntak orratzei
jarraitu zure lorratzei
berriz begiak irauli
eta mundura itzuli
begi bat ireki ezazu
zu mundua, mundua zu
dena kaosa denean
orain zure barrenean
beste mundu bat daukazu
Batzutan txistu azkar batek
hartzen da basoa
tximista legez doa
argituz iluna
zuhaitz triste horietako
itzala ni naiz
Adarrak makurtzen dira
zu agurtu nahirik
ez balute hala egingo
hilko bailirake
heriotza dakarren
haize zu zara
Zu zara, lora laztantzen duen garra
hurakan basati baten biolentzia
nire amodio lauso itsua
esan, zertan
ari zaren
maitasun hau hiltzen uzten
Nork erraiten du ni ez naizela
ostatuetan ibiltzen
Bai ibiltzen, edaten, mozkortzen
hirugarren egunean erretiratzen
Zer erraiten dute etxekoek
hirugarren egunian
Ai deboxa, panpoxa, hordia
orain duka erretira tenoria
Ixil ixilik egondu nintzen
buru begiak apalik
Ai banu nik, dirurik, lagunik
berriz ere joan nindaike gogotik
Aprendeu a escribir, no servicio militar
a raia da, sua sinatura
risca coma, unlla que sulca
o xelo no parabrisas, dun tranctor
pono nervioso, o son do telefono
es estraño que entra, sen antes chamar a porta
con zapatos de cidade, e que o can non cheira
e falar fala, mas ben pouco
o vento da vida, comeulle a as palabras
a tempo que, agrandaba as suas mans
esan mans cavaros pozos, e sostiveron tellados
neses casos copre ter, a boca ben pechada
nin siquera así e capaz, de ver matar o porco
gustalle so isa carne, mellor se está queimada
o viño tenque ser, tenque ser barato
e enton cando o bebe, en longos grolos
eu penso que, lle axuda a tragar
unha historia que, xamais nos contará
cando el mira o lume, das achas na cheminea
vai moi lonxe nun tren, que atravesa a neve
colleriao da man, porque e o meu pai
pero abráiano tanto, as mostras de agarimo
coma o aire, dun lobo
coma o aire, dun lobo.