2024-11-06
Baga, biga, higa, hitzaldi-musikatua
Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez kantariek onduriko Baga, biga, higa euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua da. Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertuaren bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur gunera artekoa.
Nagusiki, proiektuaren ikus-entzule potentzialtzat hezkuntza arautuko gaztetxoak eta gazteak dira, DBH 3, DBH 4 eta batxilergoko ikasleak hain zuzen. Halere, euskaltegietako ikasle zein beste zenbait kolektiborentzat ere emanaldi ezin egokiagoa da.
Informazio gehiago jarraian dagoen estekan duzue.