2026-03-27
MIKEL MARKEZ - GEZURRARI ZOR
Mikel Markezen lan diskografiko berriak “Gezurrari zor” du izenburu. Disko berri honek bederatzi kantu biltzen ditu, bakoitza bertsolari batek idatzia, gaur egungo zenbait gairen inguruko hausnarketa proposatuz, satiratik ironiara, egia eta gezurra nahastuz.
Ane Labaka, Alaia Martin, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Jon Sarasua, Oihana Arana, Odei Barroso eta Xabier Amuriza bertsolariak dira hitzen egileak eta Mikel Markezek eman die bere keinu artistikoa bederatzi bertso doinu sortuz.
Musikalki, Arkaitz Miner biolina eta mandolinarekin eta Iker Lauroba baxua eta teklatuekin izan dira lan hau janzteko ardura izan dutenak. Bestalde, Iñigo Mantzizidor “Mantxi” ere armonikarekin aritu da.
Ahotsei dagokionez, Esti Markez, Maddalen Arzallus, Xabi Sukia eta Eneritz Aulestiaren kolaborazio izan du, lan koral honi beren ahotsak jarriz. Odei Barroso bertsolaria ere “rapeatzen” entzun al izango dugu.
Lan hau Digipacken eta biniloan argitaratu da eta plataforma digital guztietan dago entzungai.
Halaber, Irutxuloko hiria kantuaren bideoklipa ere kalean da: https://youtu.be/21pb4vLWfRQ
Aurkezpenak zuzenean:
· 2026/03/18: Orio, Kultur Etxea, 19:30
· 2026/04/18: Berriz, Kultur Etxea, 19:00
· 2026/04/24: Donostia, Lugaritz- Imanol Larzabal Aretoa, 19:30
· 2026/04/26: Eskoriatza, Kultur Etxea, 19:00
· 2026/05/23: Getxo, Muxikebarri, 20:00
· 2026/05/31: Errenteria, Niessen, 19:00
Kontaktua:
Informazio gehiago: www.mikelmarkez.eus