Skip to main content

Beñat Galtxetaburu gogoan

Beñat Irigoyen "Galtxetaburu" (1934-1990) soinujolearen omenez, disko berri bat plazaratu dute Kaliforniako Bidart Aita-Alabek. Gamarteko musikari ezagunaren sei kantu zahar bildu dituzte lan berri horretan, fandago, arin-arin eta mutxiko saltsa oparoa kozinatuz. Diskoa beste hainbeste kantu herrikoien bertsioekin eta Mike Bidartek sorturiko Lucie fandangoarekin osatzen.

Mikel Markezek Galtxetabururen Chinoko (Kalifornia) sortetxean egin ditu grabaketa gehienak eta Iñaki Dieguezekin osatu du ekoizpena. Aipatzekoa da Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu" semeak eskusoinuarekin parte hartzen duela diskoan, proiektua erabat borobilduz.

Hemen duzue diskoa entzuteko aukera:

 https://open.spotify.com/album/6YWswFtXqDbtEgncSCHtQU?si=7_jLpY6ZTRmIFoFstOnAdw